XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Norbaitek populistatzat botatzen ahal gaitu honen ondotik; baina esan beharra dago jakina badirudi ere, bigarren urratsaren emateko, lehena eman behar dela, eta horrela hirugarren eta laugarrena ibiltzen hasteko.

Ez dugu uste Euskal Herria lehen pausoa emateko dagoenik, baina bai pausoak ordenu batez eman behar dituela.

Bestalde, alfabetatzea kultur lan bat dela diogu, baina kultura ez da norberak bakarrik egin dezaken zerbait, bere lagun urkoekin baizik.

Rikardo Arregik hauxe dio:

Beraz, alfabetatzea bizitza aztertzea bada, baina guztion artean aztertzea, ez dezakegu muga inolaz ere.

Guzti hontatik ondorio bat ateratzen ahal dugu, alfabetatze kanpaina guztiontzat daiteken plataforma komun bat behar dela izan; ez ordea, inork muga dezaken zerbait.

Besterik egitea absolutisma bidetatik abiatzea dela uste dugu.

Ideologia bat, joera mota bat ezarri nahi izatea, besteren eskubideak ukatu nahi izatea da, beraz, azkenean ideologia ezberdinak ukatu nahi izatea.

Honek ez du esan nahi, holako edo halako ideologia bat ezin agertuko denik alfabetatze saioetan; bai, noski, eta ager bitez.

Baina, alfabetatze lana ez dugu ikusten jarraitzaile berriak ernarazteko lur egoki bat bezala, edo dotrina konkretu bat erakusteko ere.

Hori da esan nahi duguna.

Ordea, ikusmolde ugaritako analisiak eta azalpenak egiteak, behar den bezalako eztabaida bat sor dezake, gure herriari dagokien aterabideak zeintzu dirateken hobekiago erabaki ahal izateko.

Noski, bide batez euskara landuz, gaurkotzen saiatuz, batuz...

Azkenik, euskaldun ahalik eta gehien, guztion problemez kezkatuz, egungo Euskal Herriaren arazo guztiez kontzientziatzeko, herri bat izatearen kontzientzia lortzeko.

Hori izan daiteke alfabetatzea; eta ikastolarik izateko zoririk izan ez dugun euskaldunon eskola; baina izan bedi guztiok ikasle eta guztiok irakasle garen eskola bat, guztiok baikara zerbaitetan jakintsu eta zerbaitetan ez jakin.

Gaurkoz gaia azaldu baino egin ez badugu ere, sakonduz prolema konkretuagoak analizatzera jo beharko dugu eta honetan zerbait egin nahi duten guztien zai gaude. EKITZETA (jarraituko du).